|
Mendeetan zehar taloa izan da gure baserrietako oinarrizko elikagaia. Gure amonek, gizaldiz gizaldi, etxeko sukaldeko sutondoan prestatu dute. Jaki xumea da, eta horretxek ematen dio hain balio handia.
Hona hemen taloaren adiera formala: arto-irinarekin, urarekin eta gatzarekin egindako opila da; baserrietako sukalde ekonomikoan erretzen da eta esnearekin, txistorrarekin, hirugiharrarekin, txokolatearekin edota gaztarekin jaten da.
Alabaina, euskaldunontzat badu Taloak esanahi zabalagorik; alegia, arbasoengandik jaso dugun jakia baino zeozer gehiago da. Izan ere, Taloa gure eguneroko kulturaren parte da, eta mendeetako historiaren gainetik, gure herrian sustraiturik dago.
Horretaz gainera, Taloak tradizioa adierazten du, natura adierazten du, eskulana eta sua ere bai; eta, guztien gainetik, zaporea erakusten du. |
 |
|